Edukira joan

Kolosoa (margolana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolosoa
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco Goya
Sorrera-urteaXIX. mendea
IzenburuaEl coloso eta The Colossus
Mugimenduaerromantizismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak116 (altuera) × 105 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP002785 eta 65.1296

Kolosoa (gaztelaniaz, El Coloso) El Prado museoan dagoen margolana da. Garai batean Francisco de Goyaren egiletza zuela uste zen, baina gaur egun ziur aski Asensio Juliá bere ikasleak margotu zuela uste da.

Erraldoiaren gorputzak, konposizioaren erditik, jarrera erasokorra hartzen du, besoaren posturaren eta ukabila itxiaren arabera. Koadroa 1808-1812 bitartean margotu zen, Iberiar Penintsulako gerran, eta horren isla izan liteke.

Erraldoiaren irudiaren kontrastean, ibarreko irudi txikiak ihesean dabiltza, noraezean.

2008an, El Prado museoak adierazi zuen bazegoela pentsatzea Asensio Juliá, Goyaren ikastun bat, zela margolan honen egilea, AJ letrak ageri baitziren oihalaren ezkerreko behealdean.

Koadroa 20 urtetan aztertu ondoren, Manuela Menak ondorioztatu zuen Kolosoa ez zegoela egina Goyaren estiloan. 2009ko urtarrilean, museoak modu ofizialean adierazi zuen Asensio Juliá zela egilerik ziurrena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]